Psikologia-zerbitzua eta Terapia Okupazionaleko Jarduerak

Jarduera-programa bat dugu, arlo kognitiboa, fisikoa eta jolas-arloa barne hartzen dituena.

Xedea

Helburua da pertsonaren trebetasunak hastea, mantentzea edo berreskuratzea, eguneroko bizimoduko oinarrizko jardueretan ahalik eta funtzionaltasun- eta independentzia-mailarik handiena lortzeko; baita trebetasun motorrak, kognitiboak eta sozialak entrenatzea ere, ahalik eta ondoena moldatzeko eta ongizate psikologiko nahiz emozional handiagoa lortzeko.

Metodologia

  • Balorazio kognitibo, funtzional, afektibo eta soziala.
  • Balorazio okupazionala.
  • Banako jarduera-programa bat planifikatzen da, egoiliarraren gaitasunei egokitua.
  • Bilakaera, jarraipena eta berrebaluazioa.

Esku hartzeko arloak

Memoria eta estimulazio kognitiborako programa

Helburua da narriadurari aurrea hartzea, eta funtzio eta trebetasun intelektualei eustea; memoriarako, hizkuntzarako, kalkulurako, arrazoiketa logikorako, arretarako eta kontzentraziorako gaitasuna bultzatzea.

Tailer hauek egiten dira:

  • Estimulazio kognitibo espezifikoa
  • Oroipenak
  • Errealitatera orientatzea
  • Musika-terapia
  • Montessori metodoan oinarrituriko estimulazio kognitiboa
  • Teknologia berriak
  • Solasaldia eta eztabaida

Gerontogimnasia

  • Giltzaduren mugikortasunari eusteko ariketa pasibo leun eta errepikakorrak.
  • Indarra areagotzeko, giharren arteko koordinazioari eusteko eta independentzia hobetzeko ariketa aktibo libre eta lagunduak.
  • Arnasketa-gaitasuna mantentzeko edo hobetzeko arnasketa-ariketak.
  • Koordinazio, oreka eta gorputz-eskemarako ariketak.
  • Martxa librea entrenatzea edo, behar izanez gero, laguntza teknikoak ematea.

Zeregin-terapia

Ikusmenaren eta eskuen arteko zein ikusmenaren eta espazioaren arteko koordinazioa eta motrizitate fina garatzen dituzten eguneroko zereginak, jarduera hauen bidez:

  • Eskulanak
  • Josketa
  • Margolaritza
  • Sukaldaritza
  • Lorezaintza

Jolas-jarduerak

Halaber, gure adinekoei beren intereseko jarduerak eskaintzen dizkiegu, aisialdia ondo erabil dezaten, aisialdirako eta gozatzeko gaitasuna garatuz eta gizarte-harremanak sustatuz.

  • Boloak
  • Bingoa
  • Mahai-jokoak
  • Memoria eta kultura orokorreko jolasak
  • Minigolfa
  • Beste animazio-jarduera batzuk (musika-emanaldiak, jaiak…)

Guri Buruz

Kalitaterik altuena eskeintzea da geriatria lantalde oso baten helburua. Gure lana, osoko sorospen geriatriko bat eskeintzean datza, atso eta agureen osasun, patologi psikiko eta fisiko, baliatzeko gaitasun, berrabilketa eta haien inguruko arazo sozialak kontutan hartuz, arlo guztietako profesionalen bitartez.

Kontaktua

© 2020 Residencia Argaluza